Ispirit taldeak gospel eta soul doinuak ekarriko ditu Zumaiara

Maria Maya Manterola

Gospeleko emakumeen ahotsak eta soul generoaren besti espiritual batzuk ekarriko ditu Ispirit taldeak Zumaiara. Emanaldia otsailaren 10ean izango da, 19:30ean Aita Marin.

Ispirit taldeak A new inspiration emanaldia eskainiko du gaur zortzi, otsailaren 10ean, Aita Mariko zine aretoan. Gospel eta soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko abestiekin osatuko du emanaldia Lidia Insausti, Noa Egiguren eta Lide Hernando hirukoteak. 

Emanaldiko sarrerak salgai daude dagoeneko Turismo Bulegoan, 5 euroan. 

Turismo Bulegoko ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 (Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide