Inauterietako astelehenean, otsailaren 28an, bi emanaldi eskainiko dituzte, 15:00etan eta 17:30ean, eta ikuskizunaren izena Kuikui da
Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote pailazoek eta “Kuikui txorrotxio egingo diote munduari, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kui Kuikui!”
Sinopsia: ikuskizunean ikusiko ditugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahian, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona.
Sarreren salmentarako egun eta ordutegiak
Aurrez aurre (agortu arte):
Internet (sarrerak inprimatuta ekarri emanaldira)
Sarreren prezioa: 6€ denentzat.
Salmentarako baldintzak: pertsona bakoitzak 6 sarrera eskura ditzake gehienez