Otsailaren 15ean jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berrirako sarrerak

Juan Luis Romatet 2022ko otsailaren 3a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria ikusteko aukera izango da Zumaian otsailaren 28an, Inauterietako astelehenean. Sarrerak otsailaren 15ean jarriko dira salgai, aurrez aurre nahiz online.

Kuikui du izena Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriak, eta, ohi bezala, bi saio eskainiko dituzte Zumaian, Zumaiena Ikastetxeko aretoan: 15:00etan eta 17:30ean.

Sinopsia: ikuskizunean ikusiko ditugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahian, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona.

Sarrerak: sarrerak otsailaren 15etik aurrera jarriko dira salgai.

Aurrez aurre (agortu arte):

  • Otsailaren 15ean Oxford aretoan, 17:00etatik 18:30era bitartean.
  • Otsailaren 16tik aurrera turismo bulegoan (ohiko ordutegian, baldin eta sarrerak geratzen badira).

Internet bidez (sarrerak inprimatuta ekarri emanaldira)

  • Otsailaren 15ean 20:00etatik aurrera www.entradium.com. Sarrerak emanaldira inprimituta eramatea gomendatzen da.

Sarreren prezioa: 6 euro denentzat.

Salmentarako baldintzak: pertsona bakoitzak 6 sarrera eskura ditzake gehienez

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide