'Haizeak ez du ke guztia eramango' erakusketa zabalduko dute gaur Oxforden

Juan Luis Romatet

JM Sesmak egindako artelanak erakutsiko dira Oxford aretoan datozen bi asteotan. 

Haizeak ez du ke guztia eramango izenburu erakargarria duen erakusketa zabalduko da gaur arratsaldean Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. JM Sesmaren artelanez osatzen da erakusketa, eta instalazioa Leire Alvarezek egin du.

Erakusketa hau otsailaren 20ra arte izango da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Igandetan ere zabalduko ditu ateak eguerditan, 12:30etik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide