Alde Zaharreko zoladura: konponbide errazik gabeko arazoa

Baleike

Pasa den urteko urrian konpondu zituzten Kale Nagusiko zoladuran zeuden zuloak. Alde Zaharreko kale batzuetako harriak askatuta daude berriro.

Alde Zaharreko zoladurak buruhauste bat baino gehiago sortu izan dio udalari urte hauetan guztietan. Galtzada-harriko zoladura du herriko gune horrek, eta bertatik pasatzen diren ibilgailu pisutsuen ondorioz –hondakinak jasotzen dituzten kamioiak, merkatura gaiak eramaten dituztenak–, zoladurako harriak askatzen joaten dira. Denborarekin, zulo arriskutsuak ere sortzen dira Alde Zaharreko kaleetan. 

Hori dela eta, sarritan egin behar izaten dituzte txukuntzeko edo konpontze lanak. Azkena pasa den urrian egin zuten, eta astebetez ibilgailuei itxita egon zen Kale Nagusia. Inguruko kaleetan hasi dira, baina, galtzada-harri hauek askatzen, Angeles Sorazuko aldapan edo Sanjuaniturri parean, kasu. Zoladura honen ezaugarriak ikusita, soluzioa ez da erraza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide