'El metodo Williams' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Will Smith buru duen El metodo Williams pelikula emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Gaurtik astelehenera bitartean emango da, 19:30ean. 

Richard Williamsi buruzko biopica da hau. Venus eta Serena William tenisten aita da Richard, eta Comptoneko (Los Angeles, Estatu Batuak) kaleetatik atera eta mundu mailako izar bihurtzera eraman zituen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide