Sukaldaritza tailerra egingo dute ludotekan, hilaren 13an

Amaia Urbieta Arruti

LH 1etik 6ra bitarteko haurrentzat eta haien familientzat prestatu dute tailerra, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. 

Familia Giroan egitasmoaren barruan, sukaldaritza tailerra eskainiko dute ludotekan, datorren igandean (otsailak 13), 17:30etik 19:00etara. Tailerra LH 1etik 6ra bitarteko haurrentzat eta haien familientzat izango da. Haurren anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute tailerrean, eta derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin bertaratzea. 

Plazak mugatuak dira, eta aurrez eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek. Horretarako, Ludotekara jo beharko dute, bihartik ostegunera bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide