16 kilometroko luzera eta 1.038 metroko desnibel metatua zuen atzo Berastegin korritu zen mendiko lasterketak. 300 lasterkari inguru hurreratu ziren irteera puntura, eta Urdelar, Larre eta Ipuliño mendiak igo behar izan zituzten.
Herriko bi korrikalari izan ziren parte hartzaileen artean. Emakumezkoetan lehena izan zen Leire Baraibar, 1:46:35 denborarekin. Sailkapen orokorrean 78. postuan zeharkatu zuen helmuga. Gizonezkoetan, Mikel Etxeberria hamargarren izan zen gizonezkoetan, 1:28:21 denborarekin. Traila irabazi duen Hodei Samaniegorengatik zazpi minutura heldu zen zumaiarra.
Hemen ikus daiteke mendi lasterketa honetako sailkapena.