Ispirit gospel kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike

Ispirit gospel kontzertua izango da ostegunean, hilaren 11n, 19:30etik aurrera Aita Mari zinean. Emanaldirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Hiru abeslarik eta lau musikarik osatzen dute Ispirit, eta gospel-soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko beste abesti bikain batzuez osatutako emanaldia aurkeztuko dute.

Ispirit Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel pianistarekin elkartu zirenean jaio zen. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, blues, soul edo gospel estiloko hainbat proiektutan. Ispirit joera espiritualeko musikan oinarrituta dago eta, batik bat, gospeletik eta souletik edaten du.

Kideak: Lide Hernando (ahotsa), Lidia Insausti (ahotsa), Ainhoa Eguiguren (ahotsa), Iñaki Miguel (pianoa), Iñaki Santos (organoa), Maria Soriazu (baxua), Andoni Etxebeste (bateria).

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide