Zozkatu ditugu Ispirit taldearen emanaldirako sarrerak

Baleike 2022ko ots. 8a, 13:00

Saridunek Aita Marin bertan jaso ahal izango dituzte bina sarrera emanaldia hasi aurretik. 

Ispirit taldeak A sweet Inspiration emanaldia eskainiko du etzi, osteguna, Aita Marin. Gospel-soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko beste abesti bikain batzuez osatutako emanaldia aurkeztuko dute, hain zuzen ere. 

Udaleko Kultura Sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean: Iker Zulaika Loiolari eta Ainhoa Osa Arriolari egokitu zaizkie bina sarrera. Emanaldia hasi aurretik, Aita Marin bertan jaso ahal izango dituzte. Zorionak!

Eta adi egon, zozketa gehiagorekin itzuliko gara eta laster. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide