Zumaiako etorkizuneko Zumaiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) osatzera bidean, udalak dagoeneko onartu du irizpideak eta helburuak jasotzen dituen dokumentua.
Irizpide eta helburu espezifikoen artean, naturarekin, ingurunearekin, etxebizitzekin, mugikortasunarekin, espazio libreekin, jarduera ekonomikoekin, ekipamendu eta azpiegiturekin, mugikortasun alternatiboarekin eta ondarearekin lotutako zehaztapenak jaso dituzte.
Herritarrei eskerrak
2021eko udaberrian aurkeztu zen Aurrerakina, eta jendaurreko erakusketako ekintzetan parte hartu zuten herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie udalak. Parte hartze saio ezberdinak izan ziren, horien artean, erakusketa, hitzaldi informatiboa, bi saio presentzial eta parte hartze digitala.
Jasotako ekarpenen erdia baino gehiago bide digitaletatik egin zen –% 58, hain zuzen ere–, laurden bat saio publikoen bidez –% 26–, informazio hitzaldian % 13, eta erakusketako bisita gidatuan % 4.
Orain arteko HAPOaren inguruko dokumentazio guztia, irizpideen eta helburuen dokumentua eta parte-hartzeari buruzko txostena barne, www.hapo-zumaia.eus webgunean dago eskuragarri. Mugikortasuna, ingurune naturala, etxebizitza eta ekipamenduak izan ziren parte hartze handiena izan zuten gaiak.
Irizpideen eta helburuen dokumentua, parte hartze saioen txostenarekin batera, hapo-zumaia.eus webgunean kontsulta daiteke.