Igor Enbil eta Frida Watkins, txapeldun Udazken Sarian

Juan Luis Romatet 2022ko otsailaren 9a

Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Zesta-puntako Udazken Sariko B multzoari dagozkion finalak jokatu ziren pasa den ostiralean, hilaren 4ean, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Zumaiako hiru puntista heldu ziren final hauetara. 

Alebin mailan, Ander Mendizabalek (Donostia) eta Igor Enbilek (Zumaia) osatutako bikotea Pablo Paniaguaren (Danok Bat) eta Eñaut Goñiren (Zumaia) aurka aritu ziren. Lehenak nagusitu ziren bi setak irabazita: 13-10 eta 13-6.

Txiki mailan, berriz, Ane Elezgarairek (Danok Bat) eta Frida Watkinsek (Zumaia) osatutako bikoteak Xabat Lazkanotegi (Hondarribia) eta Ibai Arrizabalaga (Danok Bat) izan zituen aurkari Mutrikuko frontoiko kantxan. Neskek lortu zuten garaipena, bi setetan: 13-6 eta 13-7.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide