Eresia, lurra arin bekizu ama ikuskizuna taularatuko du Oier Zuñiga iruindarrak, Eneko Gil dantzaria eta Belen Cruz aktorea lagun. 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak salgai daude turismo bulegoan.
Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak hauek izan dira: Ixabel Dorronsoro Gaztañaga, Ana Egaña Arruti eta Belen Uranga Arakistain.