Lucia Lacarrak Donostian izango duen dantza emanaldirako eskaintza berezia zumaiarrentzat

Baleike 2022ko otsailaren 11

Argazkia: Arriaga Antzokia

Dantza emanaldia eskainiko dute Lucia Lacarrak eta Matthew Golding dantzariek maiatzaren 22an, igandea, Donostiako Kursaalen. 20:00etan izango da ikuskizuna, eta zumaiarrentzako eskaintza berezia izango da emanaldia zuzenean jarraitzeko. 

Fordlandia ikuskizuna eramango dute oholtzara Lacarrak eta Goldingek, dantza, musika eta arte bisuala etengabe elkar lotzen dituena.

Kursaalak datorren astean jarriko ditu salgai sarrera guztiak. Horren aurretik, zumaiarrek A guneko (beheko eserlekuak) sarrerak gordetzeko aukera izango dute, 42 euroren ordez 38 euro ordainduta. Gainontzeko sarrerak (goiko eserlekuetakoak, palkoetakoak...) nahi dituztenek, Kursaaleko webgunearen bidez egin beharko dute, aurrerago

Aipatutako sarrera horiek gordetzeko, mezu bat bidali beharko dute alondegia@zumaia.eus helbidera, otsailaren 17a (osteguna) bukatu baino lehen. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta beharrezkoa bada, udalak zozketa egingo du eskaera egin dutenen artean. Zozketa sarrerak salgai jarri aurretik egingo denez, zozketatik kanpo gelditu direnek sarrerak ohiko prezioan erosteko aukera izango dute aurrerago.

Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Lucia Lacarrari, "Zumaiako herritarrei aukera hau eskaintzeagatik".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide