Ikusgai daude Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako proposamenak

Baleike

Otsailaren 28ra arte egongo dira proposamenak Alondegian, eta herritarrek beraien gustokoena aukeratzeko parada izango dute. 

Joan den ostiralean amaitu zen Inauterietako kartel lehiaketan proposamenak aurkezteko epea, eta orain, ikusgai daude guztiak Alondegian.

Guztira hamar lan daude ikusgai, eta bertan jarraituko dute otsailaren 28ra bitartean. Festa Batzordeak osatutako epaimahaiak bi sari banatuko ditu. Kartel irabazleak Inauterietako festa egitaraua iragarriko du, eta 300 euroko ordainsaria jasoko du egileak.

Herritarren saria, berriz, erakusketan jasotzen diren botoen bitartez banatuko dute, eta bi lagunentzako otordua eskuratuko du herritarrek hautatutako kartelaren egileak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide