Kuikui izeneko ikuskizun berriarekin etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Zumaiara. Otsailaren 28an, Inauterietako astelehenean, izango da hitzordua eta ohikoa duten bezala, bi emanaldi eskainiko dituzte, 15:00etan lehena eta 17:30ean bigarrena, biak ere Zumaiena Ikastetxeko aretoan.
Udaleko Kultura Sailak atzo jarri zituen salgai bi emanaldietarako sarrerak, bai aurrez aurre Alondegian, baita Internet bidez ere, entradium.com webgunean. Bigarren emanaldirako sarrerak epe laburrean agortu ziren, baina, Kultura Sailak azaldu duenez, 15:00etarako sarrera batzuk geratzen dira oraindik.
Sarrera hauek gaur bertan jarriko dira turismo bulegoan, eta Internet bidez ere erosteko aukera izango da, hemen.