Santelmoen egitaraua prestatzen duten eragileekin bildu zen atzo udala. Udalak jakitera eman duenez, festak "normaltasunez" antolatzen hasiko dira, "betiere egoera berriro okertzen bada indarrean jarriko liratekeen neurrietara moldatu beharko direla aurreikusita".
Herritarren azken bi urteetan izandako "jarrera eredugarria" nabarmendu zuten atzoko bileran udal ordezkariek. Horrez gain, egungo egoeran festak antolatzen hasteko moduan direla uste dute. Hainbat eragileren ordezkarik bileran azaldu zuten "dagoeneko martxan" daudela, eta datozen asteetan hasiko dira lanean besteak ere.
Orain artean bezala, Udala eta eragileak elkarlanean arituko dira festen antolaketan.