Datorren asteartean zabalduko da Beheko Plazaran Irlandarako bidaiarako izen-ematea

Juan Luis Romatet

Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak Irlandarako bidaia antolatu du bere bazkideentzat. Izen-ematea datorren asteartean zabalduko da.

Ekainaren 11tik 17ra bitartean egingo dute bidaia hau Beheko Plaza elkarteko bazkideek. Bidaia honetan parte hartu nahiko dutenek izena eman beharko dute elkarteak plazako gizarte zentroan duen bulegoan. Otsailaren 22tik aurrera eman daitezke izenak. Bidaiaren xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen iragarki taulan aurki daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide