Dakapo abesbatzak kontzertua emango du gaur Komentuan

Maria Maya Manterola

Euskal idazleek konposatutako musika entzun ahal izango da, 18:30ean hasita. Hernaniko Musika Eskolan sortu zen abesbatzak ibilbide oparoa egin du 1993tik.

Hernaniko Musika Eskolako Dakapo abesbatzak kontzertua emango du gaur, ostiralarekin, 18:30ean Komentuan. Euskal idazleek konposatutako doinuak ekarriko dituzte, sakroa eta polifonia modalitateetan. 

Ibilbide luzea du Dakapok. Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean sortu zen, 1993. urtean. Gaur egun, hainbat ekitalditan parte hartzen du, bai musika eskolek antolatutakoetan –elkartrukeak, ikasturte bukaerako emanaldiak edota Musikaldia– eta baita herri mailako jaialdietan ere. Euskal Herritik kanpo ere emanaldi ugari eskaini du, besteak beste, Alemanian eta Pozuelo de Alarcon herrian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide