Osasun egoera zela medio, iaz ezin izan zuen Musika eta Dantza Eskolak Inauterietan ohikoa duen jaialdia. Aurten bai, aurten mozorrotu eta musikaz eta dantzaz beteko dituzte herriko kaleak jaietako lehen egunean. Ostiralean izango da jaialdia, otsailaren 25ean. Aurten, baina, ez da ikuskizuna prestatzeko, edo kalejira entseatzeko saiorik egingo herritarrekin. Instrumentu tailerrak egin dituzte, bai, ikasleekin.
18:00etan abiatuko da ikasle, irakasle eta gurasoez osatutako kalejira Ubillos jauregitik. Zumaiako Musika Bandak jarriko ditu doinuak, eta alaitasuna multzoa osatuko duten helduek zein haurrek. Lehen geldialdia Kofradian egingo dute, eta han musika saio labur bat entzuteko aukera izango dute. Beheko Plazan egingo dute bigarren eta azken geldialdia. Han izango da ikuskizuneko zati handiena.
Aurretik, baina, Inauterietako jabe den Momo Erregeari harrera egingo diote Ubillosen. Bertan, herriko alkateak Zumaiako giltza emango dio Inauterietako pertsonaia honi. Era horretan hasiko da jaialdia, baita herriko Inauteriak ere.