Turismo bulegoko laguntzaileen lan poltsa sortzeko deialdia zabaldu du udalak

Maria Maya Manterola 2022ko otsailaren 18a

Martxoaren 16a bitarte jasoko dituzte eskaerak. Deialdiaren berri ematearekin batera, lanpostuaren ezaugarriak jakinarazi ditu udalak.

Turismo eta merkatari teknikari laguntzaileen lan poltsa osatuko du Zumaiako Udalak, oposizio lehiaketa bidez. Eskaerak martxoaren 16a bitarte jasoko dituztela jakinarazi, eta lanpostuaren ezaugarrien berri eman du: 

  • Taldea: C1.
  • Lanpostu mailako osagarria: 19.
  • Berariazko osagarria: 1.299,28 € + 101,33 € (egutegiaren nekagarritasunagatik % 4ko gehigarria, 14 ordainsarietan).
  • Hizkuntza eskakizuna: 3. HE.
  • Ingeles maila: First Certificate edo baliokidea.
  • Frantses maila: DELF B2 edo baliokidea.

Deialdiaren oinarriak Zumaiako Udalaren webgunean kontsulta daitezke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide