'Aita Mari' erreskate ontziarentzako 2.700 euro bildu dituzte Zumaienan

Juan Luis Romatet

Bakearen Nazioarteko Egunaren barruan, lasterketa solidarioa egin zuten Zumaiena Ikastetxean, eta diru bilketa ere egin zuten. Lortutako kopurua Itsas Salbamendu Humanitarioari eman zioten atzo. 

Itsas Salbamendu Humanitarioko 'Aita Mari' erreskate ontziaren aldeko lasterketa solidarioa egin zuten urtarrilaren 31n, Zumaiena Ikastetxean, Bakearen Nazioarteko Egunaren barruan. "Ikasleek eta irakasleek korrika egin zuten elkarrekin, eta giza eskubideei buruz ere hausnartu zuten. Horrekin batera, borondatezko ekarpen ekonomikoa egiteko aukera luzatu genien familiei", azaldu du ikastetxeak.

'Aita Mari' ontziko ordezkari Nerea Matxado izan zuten atzo gonbidatu ikastetxean, eta ekitaldi xume bat antolatu zuten egiten duten lana eskertzeko. Horrez gain, urtarrilaren amaieran bildutako 2.723 euroko aportazio ekonomikoa eman zioten. "Denon artean, hondar-ale garrantzitsua jartzen saiatu gara giza eskubideen aldeko lanean", diote Zumaiena Ikastetxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide