Komentua bete jende Dakapo abesbatzaren kontzertuan

Aitziber Arzallus

Hernaniko Musika Eskolako abesbatzak euskal idazleek konposatutako doinuak eskaini zituen atzo arratsaldeko kantaldian, eta herritar ugari bertaratu zen Komentura, haiek zuzenean entzutera.

Hernaniko Musika Eskolako Dakapo abesbatzak kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Komentuan, eta herritar ugari bertaratu zen emanaldira. Euskal idazleek konposatutako doinuak entzun ahal izan zituzten, sakroa eta polifonia modalitateetan. 

Ibilbide luzea du Dakapok. Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean sortu zuten, 1993. urtean. Gaur egun, hainbat ekitalditan parte hartzen du, bai musika eskolek antolatutakoetan –elkartrukeak, ikasturte bukaerako emanaldiak edota Musikaldia– eta baita herri mailako jaialdietan ere. Euskal Herritik kanpo ere emanaldi ugari eskaini du, besteak beste, Alemanian eta Pozuelo de Alarcon herrian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide