Caritas pandemia aurreko funtzionamendura bueltatuko da

Aitziber Arzallus

Arropategia asteartero zabalduko dute, eta ostiralero gizarte beharretarako harrera zerbitzua. Premiazko arazoren bat duten herritarrek 608 309 115 eta 608 377 216 telefono zenbakietara dei dezakete, elkartearekin harremanetan jartzeko.

Caritasek jakinarazi du pandemia aurreko garaietan bezala funtzionatzen hasiko dela. Indarrean diren arauak eta neurriak aztertu ostean hartu du erabakia, eta ezarrita dauden protokolo guztiak betetzeko konpromisoa hartu du.

Hala, aurrerantzean, arropategi zerbitzua asteartero zabalduko dute, 19:00etatik 20:00etara. Ostiraletan, berriz, gizarte gaiei eta beharrei zuzendutako harrera eskainiko dute, 19:00etatik 20:00etara. Eta premiazko arazoren bat duten herritarren eskura bi telefono zenbaki jarri dituzte, elkartearekin harremanetan jartzeko: 608 30 91 15 eta 608 37 72 16.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide