Martxoan aurrez aurreko lau ikastaro emango dituzte KZgunean

Aitziber Arzallus 2022ko otsailaren 20a

Besteak beste, smartphoneen erabilerari buruzko saioak eskainiko dituzte martxoan, eta baita Internet bidez erosketak seguru egiteko ikastaroa ere. Denak doakoak izango dira. Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943-02 36 92 telefono zenbakira, edo azaldu KZgunera.

Zumaiako KZguneak prest du datorren hilerako eskaintza. Beti bezala, ikastaroetako batzuk aurrez aurrekoak izango dira; eta besteak, online egingo dituzte. Besteren artean, smartphoneen erabilerari buruzko saioak eskainiko dituzte martxoan, eta baita Internet bidez erosketak seguru egiteko ikastaroa era. Denak doakoak izango dira.

Hauek dira martxoan emango dituzte aurrez aurreko ikastaroak.

  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. Martxoak 7-15 (18:00-20:00)
  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean. Martxoak 16-17 (16:00-18:00)
  • Google Aplikazioak zure Smartphonean. Martxoak 18-30 (16:00-18:00)
  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten. Martxoak 30-31 (18:00-20:00)

Hauek dira martxoan emango dituzte online ikastaroak.

  • Ikasi HTML programatzen. Martxoak 14-30
  • Wordpress. Zure webgunea sortu. Martxoak 14-30

Horiez gain, ohi bezala, IT txartela ateratzeko ikastaroak eskainiko dituzte, egun eta ordutegi desberdinetan.

Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943-02 36 92 telefono zenbakira, edo azaldu KZgunera.

Ikusi hemen martxoko eskaintza guztia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide