Osasungintzaren garrantzia aldarrikatu dute pentsiodunek gaurko elkarretaratzean

Juan Luis Romatet 2022ko otsailaren 21a

Argazkia: Martin Rodriguez

Zumaiako pentsiodunen talde batek lkarretaratzea egin du gaur eguerdian, ohikoa duen bezala, Saregileen plazan. 50 bat lagun elkartu dira gaurko honetan.

Datozen egunotan Osakidetzan egingo dituzten greba egunak izan dituzte gogoan gaurko elkarretaratzean: hilaren 25ean, ostiralean, lehen arretako langileen greba izango da, eta astelehenean, hilaren 28an, Osakidetza osoan. Larunbatean, berriz, hilaren 26an, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Elkarretaratzean azaldu dutenez, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ekintza horiek guztiak babesten dituzte, eta protesta ekintza horietan parte hartzera animatzen dute jendea. 

Bihar, gizonen eta emakumeen arteko soldata berdintasunaren aldeko Europako Eguna da, eta horren inguruko idatzi bat ere banatu dute bertaratu direnen artean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide