Charlotte Charbonnel eta Xabier Erkizia artisten lankidetzaren emaitza da Rocamensia, eta Huarte Zentroak eta Co-op elkarteak, Euskal Kostaldeko Geoparkearekin elkarlanean antolatu dute. Bi artisten unibertso artistikoek gai komun baten bueltan egin dute bat: Algorrin dagoen iridio geruzan, hain zuzen. Erakusketa hau Nafarroako Uharte zentroan ikusi ahal izango da, martxoaren 11tik apirilaren 3ra bitartean.
Aurretik, pasa den larunbatean, ekintza artistikoa gauzatu zuen Charbonnelek Itzurun hondartzan, labarretako zuloetako batean. Aura Loci izeneko obra inauguratzeaz gain, “dinosauroen aroaren amaiera markatu zuen denboraren agerpena eta inpresiora deitu zuen”. Ekintza hori, Uharte zentroan erakutsiko den piezaren sormen prozesuko parte bezala definitu zuen.