Jabetza Eskolako egitarauaren barruan, Claves para construir un feminismo antiracista tailerra emango du Luciana Alfarok otsailaren 26an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Tailer honetan arrazakeriari buruz hausnartuko du, heteropatriarkatuarekin eta kapitalismoarekin batera pertsonen bizitza zeharkatzen duen menderatze estrukturaleko sistema gisa ulertzeko. Gainera, feminismotik arrazakeriaren aurkako borrokan dagoen zereginari buruz hitz egingo du.
Izenak Emakumeon* Etxean, e-mailez edo telefonoz emango dira (info@zumaiakoemakumeonetxea.eus; 633 432 762)