Ikastetxeetako jaialdiekin hasiko dira Inauteriak Zumaian

Juan Luis Romatet 2022ko otsailaren 25a

Mozorroen koloreek hartuko dituzte herriko kale eta txokoak. Gaur hasi eta astelehenera bitartean Inauteri jaiak ospatuko dira herrian. 

Ikastetxeetan antolatuko dituzten jaialdiek emango diete hasiera Inauteriei. Pandemia oraindik ere presente dela eta, aldaketak egitea erabaki dute udalak eta Zumaiako Herri Eskolak eta Zumaiena Ikastetxeak. Hala, haur hezkuntzako haurrek beraien ikastetxeetan egingo dituzte jai hauetako ekitaldiak; LHkoak, berriz, kalejiran aterako dira arratsalde partean.

Ondoren, 18:00etan, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren ikuskizuna izango da. Brasil izango da aurtengo gaia, eta Momo Erregearen bisita ere izango da. Kalejira Ubillos jauregitik aterako da, Kofradiako plazatxoan izango du lehen geldialdia, eta Beheko plazan amaituko da. Brasilgo musika doinuak eta dantzak entzun ahal izango dira emanaldian. 

Bihar jarraituko du festak. Hona hemen egitaraua: 

Otsailak 26,  larunbata 
12:00-14:00. Zumai txarangaren  kalejira herriko kaleetan zehar.
12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira.
17:00. Amaia Plazan inauteritako mozorro festa.
18:00. Haurren mozorro lehiaketa.
18:30. Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.
19:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, kontzertua  Modus Operandi.

Otsailak 27, igandea
12:30-14:30. Jainekin txarangaren  kalejira herriko kaleetan zehar.
16:30. Zine emanaldia Aita Marin.

 
Mozorro lehiaketak  
- Haurren lehiaketa
18:00. Amaiako plazan.
Hiru sari:  banako/bikote onena,  taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte.
Izen-ematea:
17:00 Amaiako plazan bertan.
- Heldu eta gazteen mozorro lehiaketak (16+ urte)
Sariak: banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€.
Parte hartzeko:
 - argazkia larunbatean bidali behar da, otsailaren 26an.
 - mozorro argazkia behar du izan, jai giroan aterata.
 - helbidea: inauteriakzumaian@gmail.com.
 
Otsailak  28, astelehena
15:00 eta 17:30. Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Kuikui.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide