Datorren ostiralean, martxoaren 4an, hasiko ditu Jakintza Berrik haur danborradako entseguak. Saioak Komentuan egingo dira, ostiraletan 17:30etik 18:30era bitartean, eta larunbatetan 16:00etatik 17:00etara bitartean.
Danborrak jotzen aterako diren haurretatik txikienak 2015. urtean jaiotakoak izango dira.
Otarrak edo arraunak eraman nahi dituzten haurrek ere martxoaren 4tik aurrera eman beharko dituzte izenak, entsegu orduetan.