Jainekin txarangarekin agurtu dituzte zumaiarrek Inauteriak

Maria Maya Manterola

Atzo ospatu zen inauterietako egun handia. Baina festa ez da amaitu. Jainekin txarangaren doinuek hartu dituzte Zumaiako kaleak mozorroen festa datorren urtera arte agurtu aurretik. 

Bihar Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Kuikui ikuskizunaz gozatu ahal izango dute etxeko txikienek. Bi saio eskainiko dituzte, arratsaldean. Agortu dira 17:00etako saiorako sarrerak; oraindik ere eros daitezke 15:00etarakoak, helbide honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide