Zumaian jokatu ohi da neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa, piraguismo denboraldiko lehen hitzordu garrantzitsua. Lurraldeko klubek ez zuten hutsik egin. Txomin Agirre kaia parean kokatu zuten irteera eta helmuga. Kategoria desberdinetan banatuta abiatu ziren piraguistak ibaian gora, behin ziaboga eman ondoren herrigunera itzultzeko.
Hauek dira Itxas-Gain klubeko piraguistek lortutako emaitzak:
- Irati Osa (emakumezko seniorra): 1.
- Unai Azkune (seniorra): 5.
- Martin Egaña (seniorra): 2.
- Xabi Osa (beteranoa +50): 1.
- Axier Aizpurua (kadetea): 8.
- Xabat Bergara (kadetea): 20.
- Josu Lazkano (kadetea): 21.
- Andde de Anta (kadetea): 23.
- Josefa Molina (jubenila): 1.
- Haritz Aizpurua (jubenila): 5.
- Jonan Lazkano (jubenila): 8.
- Julen Albizu (jubenila): 12.
- Oier Aizpurua (beteanoa -50): 1.
- Jon Lazkano (beteranoa -50): 3.
- Eñaut Aizpurua (beteranoa -50): 7.
- Bibi Olaizola (beteranoa -50): 9.
- Iñigo Agirre (beteranoa -50): 11.
- Maite Etxabe (beteranoa): 1.
- Izas Gonzalez (beteranoa): 2.
Kluben artean hirugarren izan zen Itxas-Gain, 1.344 punturekin, Irungo Santiagotarrak –3.812 puntu–, eta Pasaia Kayaken –1.525 puntu– atzetik.