Kauldi Odriozola deitu du Espainiako selekzioak Danimarkan jokatuko dituen partidatarako

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 1a

Espainiako eskubaloi selekzioak martxoaren erdi aldera Danimarkan jokatuko dituen bi norgehiagokarako deitu dute jokalaria.

Golden League 2022ko bi partida jokatuko ditu Espaniako eskubaloi selekzioak martxoan Danimarkan. Hilaren 19an, larunbata, Danimarka bera izango du aurkari, eta egun bat geroago, igandean, hilaren 20an, Norvegia.

Jordi Ribera hautatzaileak hemezortzi jokalari deitu ditu partida hauek jokatzeko, eta horien artean da Kauldi Odriozola, Bidasoako jokalaria. Eskuin alboko postuan arituko da Odriozola. Postu bererako Ferran Sole deitu du Riberak. 

Deitutako jokalariak martxoaren 13an, igandea, izango dira Madrilen, eta handik, astelehen goizean bertan, Danimarkara abiatuko dira. Espainiako espedizioa Aarhusen bilduko da aste osoan Golden League 2022 honetan izango dituen bi partidak prestatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide