Udalbiltzak abian jarritako Geuretik sortua programaren barruan sartzen da antzezlan hau. Lore More Nafarroako antzerki konpainiak egonaldia egin zuen abuztua eta iraila artean Oiartzunen, Trapu zikinak antzezlana ontzeko. Garbitokiak dira ardatz, eta Oiartzungoa zein hari buruzko lanak izan zituzten inspirazio iturri.
Antzezlan hau Zumaian ikusteko data berria zehaztuko duela aurreratu du Udaleko Kultura Sailak. Sarrerak erosita zituztenek turismo bulegoan itzuli ditzakete.