Ukrainarako materiala ari dira biltzen Zumaienan

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 2a

Azken astean Ukrainan piztutako gerraren ondoren, herrialde hartara materiala bildu eta bidaltzeko kanpaina abiatu du Ukraina-Euskadi gizarte-kultura eta garapenerako lankidetza elkarteak. Horrekin bat egin du Zumaiena Ikastetxeak. 

Honako materiala jasoko dute ikastetxean.

Premiazko gauzak

Higiene-produktuak, pixoihalak eta haurrentzat beharrezkoak diren edozein produktu.

Hotzari aurre egiteko materiala

  • Barruko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak, etab.
  • Lo-zakuak, gorputz-berogailuak (adibidez, Decathlonen saltzen dituztenak).
  • Botila termoak, kanpin-labeak, metxeroak, pospoloak...
  • Elektrizitate-sorgailuak (generadoreak), kandelak, linternak, pilak...

Elikadurakoak

  • Latak, barratxo energetikoak, iraungitzen ez den edozein janari.

Materiak osagarriak

  • Benda esterilak, gaza esterilak, bata kirurgiko esterilak, estaldura operatiboak, erabili eta botatzeko pixoihalak, pixoihal xurgatzaile esterilak, etab.
  • Maskara kirurgikoak, arnas babeserako maskarak.

Ikastetxeko ikasle zein irakasleek eraman ahal izango dute materiala, baita herritar orok ere. Martxoaren 2tik 11ra bitartean egingo da kanpaina hau.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide