Hamasei saltokik hartuko dute parte larunbatean Gerturen Stock Azokan

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 2a

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak Stock Azoka antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 5erako. Goizetik iluntzera bitartean aterako dituzte saltokiek beraien produktuak kalera. 

Erribera kalean egingo da ekintza hau. Kale honetako saltokiek, edo herriko beste auzune edo kaleetatik etorritakoek, beraien produktuak salgai izango dituzte goizeko 10:00etatik 20:00etara bitartean. 

Hamasei saltokik eta tabernak izango dute postua Stock azoka honetan: Ana Arropa, Egoki bitxitegia, Olaizola, Pauma, Sorginak, Spot, Atalaia, Miren ile-apaindegia, Kaïoa, Odriozola, Gee Man, Algorri taberna, Marisa, Ane Arribas, Gee woman eta Koketa.

Horretaz gain, erosketak egingo dituzten bezero guztien artean 80 euroko bost erosketa txartel zozkatuko dira. Bestalde, Gertuk azaldu duenez, ekintza dinamizatzeko trikitilariak, haurrentzako tailerrak eta ipuin-kontalaria izango dira egunean zehar.

Egitaraua

  • 10:00etatik 20:00etara, azoka.
  • 11:30ean, haurrentzako buruhandien tailerra.
  • 12:00etan, trikitilarien kalejira.
  • 17:30ean, ipuin kontalaria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide