Zumaiako bi bikote Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finalean

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 3a

Euskal Herriko ezker pareteko txapelketaren finalak jokatuko dituzte asteburu honetan. Zumaiako Pilota Elkarteko bi bikote heldu dira zesta puntako kategoriako finaletara.

Bihar, nagusien mailako finala jokatuko da Hondarribiko Jostaldi frontoian. Zumaiak Gasteiz Jai Alai A izango du aurkari txapelketa amaiera honetan. 19:30ean jokatuko da jaialdia, eta Cosme Agirre eta Unai Uranga arituko dira Zumaiaren izenean.

Igandean, berriz, kadete, gazte eta 23 urtez azpikoen finalak jokatuko dira Gasteizen, Olave frontoian. Gazte mailan, Berriatuaren aurka arituko da Zumaia. Gonzalo Agirre eta Julen Cabanillas izango dira Zumaiako Pilota Elkarteko ordezkariak. Jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide