Proiektu pertsonala du Maskarada. Mundu oniriko bat ezagutu eta bertan sartzeko gonbitea egiten du Francok, Euskal Herriko kondaira, mito, tradizioetan eta beste hainbat istorioetan inspiratuta pertsonaia eta izakiak aurkeztuz.
Beste artisau eta artista batzuekin elkarlanean sortutako proiektua da Maskarada. Lola Altorragirrek, Kris Merakik, Yolanda Sanchezek eta Harry Watkinsek sortu dituzte eszenografiak edota estilismoak. Pieza ezberdin horiek ere ikusgarri izango dira erakusketan. Argazkilari berak dioen bezala ez izango "ikusizko erakusketa bat soilik, hainbat elementu nahasten diren esperientzia bat baizik".