Zumaiako Udalak atzo arratsaldean banatu zituen aurtengo inauterietako sariak. Helduen mozorro lehiaketako taldeko saria Iñaki Zubimendi eta haren kuadrilarentzat izan zen, eta 200 euroko bonoa jaso zuen, herriko saltokietan erabiltzeko. Bikotekako mozorro onenaren saria, berriz, Iban Rubiok jaso zuen, eta 80 euroko bonoa eskuratu du.
Soraya Lopezek ere atzo jaso zuen inauterietako kartel lehiaketa irabazteagatik egokitu zaion 300 euroko bonoa. Herritarren saria jaso duen Oscar Aizpuruak ere atzo eskuratu zuen 50 euroko bonoa.

