Idurre Lazkano zumaiarra da Eslovakia eta Ukraina arteko mugara abiatu den taldeko kideetako bat

Onintza Lete Arrieta 2022ko martxoaren 5a

Idurre Lazkano, sare sozialetan jarri duten argazkian, Eslovakiara bidean.

Berria egunkariak jakitera eman duenez, gaur goizaldean lau furgoneta abiatu dira Euskal Herritik, ibilgailuak osasun eta higiene produktuz, janariz eta arropaz beteta; bueltakoan, 25 ukrainar ekarri nahi dituzte Euskal Herrira.

Idurre Lazkano zumaiarra Berria egunkariko langilea da, eta Eslovakia eta Ukraina arteko bidaia egingo duen gidarietako bat da, egunkari horrek jakitera eman duenez. Bidaiaren berri emango du Berria-n.

Irakurri albiste osorik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide