Hondarribiko XXII. Traineru Jaitsieran lehiatu ziren atzo Telmo Deun arraun elkarteko traineru nagusiak nahiz beteranoak, eta gogor borrokatu zuten estropadetan. Azken horiek bigarren sailkatu ziren, eta seniorrak ere ondo ibili ziren; hamargarren sailkatu ziren gizonezkoak -22 taldetatik-, eta zazpigarren, berriz, emakumezkoak -hamar taldetatik-.
Gizonezkoetan bandera Donostiarrarentzat izan zen, 21:09 denbora eginda. Bigarren Hondarribi sailkatu zen 21:29 denborarekin, eta hirugarren, berriz, Zierbena, 21:38 denbora eginda.
Emakumezkoetan, Orio erraz gailendu zen 11:52 denborarekin, 20 segundoko aldea aterata Arraun Lagunak taldekoei –12:12 denbora–. Donostiarra izan zen hirugarren, 12:29 denbora eginda.
Hain justu, aste honetan traineru jaitsieren helburuez eta arrazoiez erreportajea argitaratu du Berria egunkariak Jokin Gijarro zumaiarrarekin hitz eginda.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- Orio 11:52
- Arraun Lagunak 12:12
- Donostiarra 12:29
- Hibaika 12:30
- Tolosaldea A 12:34
- Tolosaldea B 12:41
- Zumaia 12:50
- Hondarribia 12:57
- Zarautz 13:03
- Hernani 13:14
Gizonezkoak
- Donostiarra 21:09
- Hondarribia 21:29
- Zierbena 21:38
- Ondarroa 21:47
- Getaria 21:49
- Isuntza 22:06
- Arkote 22:21
- San Juan 22:25
- Zarautz 22:29
- Zumaia 22:46
- Lapurdi 22:53
- Busturialdea 22:59
- San Pedro 23:02
- Orio B 23:14
- Hondarribia B
- Rianxo 23:18
- Hibaika 23:36
- Mutriku 23:36
- Isuntza-Mutriku 23:42
- Donostiarra B 23:42
- Arraun Lagunak 26:25
- Illunbe -
Beteranoak
- Fortuna 12:05
- Zumaia 12:30
- Zumaia (nahasketa*) 12:47
- Mundaka 13:02
- Ibialde 13:17
- Endaika (nahasketa) 13:32
- Plentzia 13:50
*Jubenilez eta beteranoz osatutako trainerua.