Zozketa honetan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Hartu parte, eta zorte on!
Sinopsia
Emakumeak doluan, etxean giltzapetuta. Maitasunari eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu. Martiriok, familia osoaren aurrean salatu eta gaitzetsi egiten du Adela ahizpa txikiaren ausardia, García Lorcaren La casa de Bernarda Alba obran. Klasiko honen egokitzapena gaur egun hilda dauden bi emakume hauen ikuspegitik helduko zaigu.