Gonzalo Agirre eta Julen Cabanillas, Euskal Herriko txapeldun

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 7a

Ezker pareteko Euskal Herriko pilota txapelketako finalak jokatu dira asteburu honetan. Zumaiako Pilota Elkarteko bi bikote ziren lehian zesta punta modalitatean. 

Nagusien mailako finala jokatu zuten Cosme Agirrek eta Unai Urangak larunbatean Hondarribian, Gasteiz Jai Alai klubeko bikotearen aurka. Azken hauek nagusi izan ziren partidan, eta 30-22 emaitzarekin irabazi zieten zumaiarrei.

Atzo, berriz, kadete, gazte eta 22 urtez azpikoen finalak jokatu ziren Gasteizen. Gazte mailan, Zumaiako Pilota Elkarteko Gonzalo Agirre eta Julen Cabanillas heldu ziren finalera. Berriatuako bikotearen aurka aritu ziren, baita partida irabazi ere, 17-30 emaitzarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide