Euripean, baina pozik Korrikari bultzada ematen

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 7a, 13:10

Datorren apirilean igaroko da 22. Korrika Zumaiatik. Zumaian, eskualdeko beste herri batzuetan ere bai, hasi dira martxari bultzada emateko ekitaldiak prestatzen.

Gauean pasatuko da euskararen aldeko martxa eskualdeko kostako herrietatik; Zumaiatik hilaren 8an igaroko da, gaueko 3rak aldera, Getariara bidean. 

Oraindik hilabete falta bada ere, Zumaiako AEK hasi da Korrikarekin lotutako ekitaldiak prestatzen. Hala, pasa den ostiralean triki poteoa eta bestelako ekitaldiak prestatu zituzten. Euripean izan bazen ere, Korrikari bultzada ematen aritu ziren herritarrak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide