Ikastaro hau nagusiki gidariei zuzenduta badago ere, interesa duen edonor bertaratu daiteke. Doakoa da eta izena eman behar da turismo@geoparkea.com helbide elektronikora mezu bat bidalita, plazak mugatuak dira eta.
Hiru saio eskainiko dira, martxoaren 10, 17 eta 24an, Algorri Interpretazio Zentroan, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Egitaraua
Martxoak 10, osteguna
- 17:00 – 18:00: Flysch beltza eta ammonite "erraldoiak" Geoparkean (Luis Miguel Agirrezabal, EHU-UPV Geologia saila)
- 18:00 – 19:00: Gizakia eta paisaiaren eraldaketa Geoparkean (Josu Narbarte, Aranzadi Zientzia Elkartea)
Martxoak 17, osteguna
- 17:00 – 18:00: Aldaketa klimatikoak historian zehar. Gure arroken irakurketa (Aitor Payros, EHU-UPV Geologia saila)
- 18:00 – 19:00: Geoparkeko estuarioak eta itsas mailaren igoera (Ane García, EHU-UPV Geologia saila)
Martxoak 24, osteguna
- 17:00 – 18:00: Zumaia y el cráter de Chicxulub. Conexiones en torno a la gran extinción de finales del Cretácico (Vicente Gilabert, Universidad de Zaragoza)
- 18:00 – 19:00: Ura, karsta eta klima aldaketa Geoparkean (Ane Zabaleta, EHU-UPV Geologia saila)