Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan ekintza sorta antolatu dituzte Ikasle Abertzaleek Zumaian, Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelopean. Hala, hipersexualizazioaren inguruko tailerra egin zuten pasa den larunbatean, martxoaren 5ean, Torreberri gaztetxean.
Gaur, berriz, martxoaren 8an, bi hitzaldi eta kontzentrazioak deitu dituzte. Lehen hitzaldia goizean egin dute Zumaiena Ikastetxean, eta bigarrena 16:30ean izango da, Torreberri gaztetxean. Bien artean, eguerdian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko kontzentrazioa egin dute.