Aita Mari eta Alai auzuneen arteko eremua zabaldu dute, berrurbanizazio lanak amaituta

Maria Maya Manterola 2022ko martxoaren 9a

Dagoeneko amaitu dira Aita Mari eta Alai auzuneen arteko eremuko lanak. Eskolarako bideen sarearen zati bat osatzeaz gain, jarraipena eman diote bidegorriari lan horiekin. 

Udalaren arabera, eremua irisgarriagoa egin da eta eremuko ikusgarritasuna hobetu da, gainera. Lanetarako 70.000 euroko aurrekontua erabili dute, eta Delsa Irun enpresak egin ditu.

Argazkiak: Zumaiako Udala.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide