Dantza garaikidea herritarrengana gerturatzeko Dagaz ekimenaren hurrengo hitzorduak jakinarazi ditu Astinduk. Martxoaren 27an, apirilaren 10ean eta maiatzaren 15ean elkartuko dira berriz ere "dantzaren bidez komunitatea sortzeko".
Torreberriko aterpean elkartuko dira, 11:00etatik 12:30ak bitarte. Saioan izena emateko edota informazioa eskuratzeko, dagaz.eus helbidera jo daiteke.