Familan jolas egiteko aukera izango da martxoaren 20an Ludotekan

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 13a

LH1-6 bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako jolasak egingo dira hurrengo igandean, martxoaren 20an, Zumaiako Ludotekan. Izenak aurrez eman beharko dira. 

Familian jolas egiteko aukera izango da martxoaren 20an, igandean, Zumaiako Ludotekan. Arratsalde partean egingo da saioa, 17:00etatik 19:30era bitartean. 

Saioa LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat izango da. Haurren anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute tailerrean eta derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin bertaratzea.

Plazak mugatuak izango dira eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute: epea martxoaren 14tik 17ra bitartean egongo da zabalik, Ludotekan bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide