Oria ibaiak hartu zuen larunbatean Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia. Zarauzko Arraun Elkarteak antolatu bazuen ere, Orioko uretan izan ziren batelak lanean.
Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hamar ontzi eraman zituen Oriora. Oro har, Zumaiako batelek lan ona egin zuten jardunaldi honetan, eta horietatik bik baita garaipena erdietsi ere.
Infantil neskatan, lehenak, hirugarrenak eta hamargarrenak izan ziren Zumaiako ontziak; mutiletan, berriz, bederatzigarrenak.
Promesa mutiletan, A ontzia bosgarrena izan zen eta B ontzia 11.; neskatan, seigarren eta bederatzigarren postuak lortu zituzten zumaiarrek.
Jardunaldiko bigarren garaipena jubenil neskak lortu zuten; mutiletan, bosgarren izan ziren Telmo Deun arraun elkarteko ordezkariak.
Hemen ikus daitezke larunbateko estropadetako denborak.
Datorren asteburuan bi jardunaldi jokatuko dira, bederatzigarrena eta hamargarrena. Larunbatean Lapurdin izango dira estropadak, Urdazurin; eta igandean Getarian.